2023(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

Zortzi mendian galduta. JON

 


Behin batean, bazen txakur bat Zortzi deitzen zena, txikia zen eta bi hilabete zituen. Zortzi oso polita, alaia, eta barregarria zen. Gainera, pilotarekin jolastea gustatzen zitzaion. Bere koilarrean domina bat eramaten zuen bere izenagaz eta bere jabearen telefono zenbakiagaz. 


Egun horretan, Zortzi bere jabearekin paseo bat ematen Agarretik ibili zen. Gaua zen eta pilota botatzen jolasten zuten . Orduan, pilotaren bila joan zen eta galdu egin zen. Zortzik aurrera segitu zuen eta aldapa batetik jausi zen. Zortzi nekatuta lokartu egin zen. Gau osoa pasatu zuen Agarren. 


Azkenean, Zortzik aurrera jarraitu zuen ia hilda.  Orduan,arratsaldean amore eman zuen. Ondoren, baserritar batek Zortzi aurkitu zuen eta bere jabearen telefono zenbakira deitu zuen eta Zortzi berriro bueltatu zen bere jabearekin.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina