2023(e)ko urtarrilaren 25(a), asteazkena

ELURRETAN. Aitza Madariaga

 Behin batean  Sua deitzen zen  neskato bat zegoen herri txiki baten.

Sua bederatzi urteko ume ausarta, trebea, lasaia eta alaia zen eta beti prest zegoen besteak  laguntzeko eta gauza guztietan parte hartzeko 

Neguko egun hotz baten, Sua etxetik urten  zen  Markel bere lagunarengana joateko eta  Markelekin batera, bere arreba Elene joan zen. 

Sua eta Markel txikitatik lagunak ziren  eta oso ondo konpontzen ziren. Asko  gustatzen zitzaien biei korrika egitea eta bizikletarekin  ibiltzea, eta beti egoten ziren menditik  bizikletekin lasterketak egiten. 


Baserri baten bizi ziren eta haien baserriak oso gertu zeuden


Markel Suaren gelan zegoen eta oso ume arduratsua, langilea eta jatorra zen. 

Egun batean, bizikletekin elurra zegoen mendi batera  joan ziren .Heldu  zirenean elur pila bat ikusi zuten  eta arineketan joan ziren elurrezko bolak botatzera.

Ondoren neskato bat ikusi zuten trineo batekin eta galdetu zioten ia beragaz trineotik botatzen  jolastu ahal zuten,  eta neskak baietz erantzun zien. Hor ibili ziren trineotik botatzen gora eta behera eta horren ostean  elur panpin bat egin zuten eta etxera blai blai eginda heldu



Etxera heltzerakoan bere gurasoak haiekin haserretu ziren baimenik gabe elurretara joan zirelako eta haiek esan zeurien ez zutela berriro egingo eta hurrengoan baimena eskatuko zutela


Honen ondorioz, gurasoak ondorio bat imini zioten eta Suaren gurasoen ondorioa aste osoan  platerrak berak garbitu behar zituela izan zen eta Markelen gurasoak erabaki zuten ez zuela aste osoan pantaila duen tramankulurik ikusiko


Egia ala  gezurra begi bien artean sudurra.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina