2023(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

Eako itsaslamia.IZAR

 

Udako egun eguzkitsu batean , Malen, Izar eta Itzi Bedarun zeuden Malenen igerilekuan. Bazkaldu ostean gurasoak bainu bat hartzen ari ziren. 


-Paseo  bat  emotera goaz- esan zuen Itzik

-Bale, baina kontuz ibili, mesedez-Esan zuen Itziren aitak 

-Baietz, zuek lasai, nagusiak gara-esan zuen Malenek.

Bost minutu geroago  bidetik saltoka,  korrika, loreak  batzen… ibili ziren. Baina bapatean, galdu egin ziren.

-Nun gaude? -galdetu zuen Izarrek.

- Ez dakit- erantzuten zion Itzik.

 -Etxe bat abandonatuta dago, sar gaitezen! -esan zuen Izarrek  

-Bale, goazen barrura! 

Atea itxita egongo zela pentsatzen zuten, baina irekita zegoen, pentsatu gabe sartu egin ziren. Barruan emakume bat  zegoen pianoa jotzen.


 -Kaixo, zelan deitzen zara?

- Sua deitzen naz, zuek?  

-Ni Izar ,hau Malen, eta hau Itzi.

 -Zer egiten duzu zuk hemen? 

-Istorio luzea da .Eroso jarri- esan zien. 

-Txokolate bero bat ekarriko dizuet,  orain dela urte asko uretatik ibiltzen nintzen eta Eako mutilik  guapoena galdu egin zen. Nik etxerako bidea zein den erakutsi nion.Ordutik aurrera, egunero ni ikustera etortzen zen.

Egun batean esan zidan ilargi betea zegoenean, desira bat eskatzeko. Nik hori egin nuen,eta gizaki batean bihurtu nintzen.

Neskak harrituta geratu ginen itsaslamia baten aurrean geundelako.

 

 Urduriago zeuden gure gurasoak, oso berandu zelako, eta gure bila etorri ziren.

Gure izenak oihukatzen hasi ziren 

Malen, Izar eta Itzi berehala irten ziren.

eta dena kontatu zieten.

 


Haiek etxera sartu zirenean ez zegoen ez pianorik ezta emakumerik, eta gure itsaslamia uretara bueltatu zen.

2023(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

Mendian galduta. HAIZEA

Udako egun alai baten txikitatik oso lagun onak ziren lagun talde bat  mendira joateko gelditu ziren,beraien izenak,Iker,Lier,Ane,Nikole eta Haizea ziren.  

Gero  polit-polita zen orein bat ikusi zuten eta ba noski, bere atzetik  joan ziren, eta galdu egin ziren.

Azkenean orein polit hori korrika urten zen eta konturatu ziren ez zekitela non zeuden. Baina zaldi batzuk topatu zituzten errekan  eta gainean montatu eta Haizeak esan zien bertan  oinatz batzuk zeudela eta bidea topatzeko oinatzak jarraituko zituztela.




Oinatzak jarraituz etxerako bidea aurkitu zuten.


-Oso ondo Haizea ! esan zuten Iker Lier Ane eta Nikolek.


Eta ordutik aurrera mendira joateko ama eta aitarekin joaten ziren
.

Zortzi mendian galduta. JON

 


Behin batean, bazen txakur bat Zortzi deitzen zena, txikia zen eta bi hilabete zituen. Zortzi oso polita, alaia, eta barregarria zen. Gainera, pilotarekin jolastea gustatzen zitzaion. Bere koilarrean domina bat eramaten zuen bere izenagaz eta bere jabearen telefono zenbakiagaz. 


Egun horretan, Zortzi bere jabearekin paseo bat ematen Agarretik ibili zen. Gaua zen eta pilota botatzen jolasten zuten . Orduan, pilotaren bila joan zen eta galdu egin zen. Zortzik aurrera segitu zuen eta aldapa batetik jausi zen. Zortzi nekatuta lokartu egin zen. Gau osoa pasatu zuen Agarren. 


Azkenean, Zortzik aurrera jarraitu zuen ia hilda.  Orduan,arratsaldean amore eman zuen. Ondoren, baserritar batek Zortzi aurkitu zuen eta bere jabearen telefono zenbakira deitu zuen eta Zortzi berriro bueltatu zen bere jabearekin.


2023(e)ko urtarrilaren 25(a), asteazkena

Irla hurrun batean...LOUAY

Behin batean Louayek eta bere laguna Noahk irla batera bidaiatu nahi zuten.

Egun horretan Louayen urtebetetzea zen,eta Noah-k opari bat egin nahi zion.


Noah-k esan zion Louayeri.


-Nahi duzu joan irla batera?.

-Bai!

-Ba asmatu zer.

-Zer?.

 -Hegazkin txartelak ditut!

-Benetan?!

-Bai!

- Hiru Egunetan joan behar gara,eta zazpi egun egongo gara.

-Ados. Banoa maleta prestatzera.


Hiru egun geroago aireportuan…


-Hemen hartu behar dugu hegazkina.

-Bai, hemen hartuko dugu hegazkina.


Hegazkinean…



-Inoiz ez naiz hegon hegazkin baten.

-Ni askotan egon naiz.

Irlan…

-Oso polita da irla.

-Bai horixe!


Pozik zeuden baina bapatean hegazkina irlatik joan egin zen.


-Ez! hegazkina joan egin da!

-Zelan urtengo gara hemendik?



Aste bat geroago…


-Joan behar gara hemendik eta ez dago hegazkinik

-Gure bizitza guztia egongo gara hemen.


Aste bat geroago…


Bapatean hegazkin bat heldu zen.


-Louay! Louay! Esnatu! hegazkin bat heldu da!

-Benetan?!

-Bai, esnatu orain!

Biak batera korrikan hegazkinera heldu ziren eta Larrabetzura bueltatu ziren.



Eta hala bazan edo ez bazan sartu dadila kalabazan eta urten dadila Larrabetzuko plazan.


ELURRETAN. Aitza Madariaga

 Behin batean  Sua deitzen zen  neskato bat zegoen herri txiki baten.

Sua bederatzi urteko ume ausarta, trebea, lasaia eta alaia zen eta beti prest zegoen besteak  laguntzeko eta gauza guztietan parte hartzeko 

Neguko egun hotz baten, Sua etxetik urten  zen  Markel bere lagunarengana joateko eta  Markelekin batera, bere arreba Elene joan zen. 

Sua eta Markel txikitatik lagunak ziren  eta oso ondo konpontzen ziren. Asko  gustatzen zitzaien biei korrika egitea eta bizikletarekin  ibiltzea, eta beti egoten ziren menditik  bizikletekin lasterketak egiten. 


Baserri baten bizi ziren eta haien baserriak oso gertu zeuden


Markel Suaren gelan zegoen eta oso ume arduratsua, langilea eta jatorra zen. 

Egun batean, bizikletekin elurra zegoen mendi batera  joan ziren .Heldu  zirenean elur pila bat ikusi zuten  eta arineketan joan ziren elurrezko bolak botatzera.

Ondoren neskato bat ikusi zuten trineo batekin eta galdetu zioten ia beragaz trineotik botatzen  jolastu ahal zuten,  eta neskak baietz erantzun zien. Hor ibili ziren trineotik botatzen gora eta behera eta horren ostean  elur panpin bat egin zuten eta etxera blai blai eginda heldu



Etxera heltzerakoan bere gurasoak haiekin haserretu ziren baimenik gabe elurretara joan zirelako eta haiek esan zeurien ez zutela berriro egingo eta hurrengoan baimena eskatuko zutela


Honen ondorioz, gurasoak ondorio bat imini zioten eta Suaren gurasoen ondorioa aste osoan  platerrak berak garbitu behar zituela izan zen eta Markelen gurasoak erabaki zuten ez zuela aste osoan pantaila duen tramankulurik ikusiko


Egia ala  gezurra begi bien artean sudurra.